miércoles, 24 de noviembre de 2010

energia eta osasuna

Kultura desberdin anitzen ustetan gorputzeko zazpi puntu daude zeinak estimulatzean gorputz astralak osasuna ematen dion gorputz fisikoari. Puntu hauen izen orientala chacra da.
     1.Chacra
Sacro edo coccixaren  izena ere har dezake eta punturik funtsezkoena da, energia goreneko zentrua alegia.Sexuaren, generazioaren ugaltzearen eta bizitzeko gogoaren energia puntua izango litzateke.
    2.Chacra
Chacra esplenikoa ere deitua, hain zuzen ere barearen alboan egoteagatik deitzen zaio.Gorputzeko elikagai eta inmunitate sistemaren energia puntua da, gure atrakzio eta errefuxen emoziena. 
    3.Chacra
Chacra unbilikala deritzo eta plexu solarrean kokatuta dago.Puntu honetan zentratuko dira gure ausardia, bertutea arriskuen aurrean biziraupena eta zentzumenen oreka,beren sentsazioak urdail eta bularrera bidaliz.
  4.Chacra
Bihotzeko chacra izango da bihotzaren inguruan kokatuko dena. Ongizatearen, aspirazioaren, aktibitatearen energia puntua da. Puntu hau adierazten den egoeraren arabera beste energia puntuak indartuta edo ahulduta agertuko dira.
  5.Chacra
Laringekoa bezala ere ezagutzen da. Kanpoko munduarekin konektatuko gaituen hizkera eta entzumen puntua dugu hau.Informazioa antolatu, ulertu eta ulertarazteaz arduratuko da.
  6.Chacra
Hirugarren begia delakoan kokatuko da, bekain artean eta chacra frontala izango da. Adimenaren, memoriaren eta sormenaren energia puntua da hau.
 7.Chacra
Azken hau, punturik gorenean kokatuko dena, chacra koronarioa da ideia gorenen zentru hartzaile eta emailea litzateke, arrazoimenaren, bizitzaren eta heriotzaren ideienak.