Kultura desberdinen arabera, eta pertsona desberdinen arabera bederen, osasunaren definiziozehatza ez litzateke bat etorriko.
Argi dagoena berriz bere aurkako hitza bilatzean denak bat etorriko liratekela da.Zera da, gaixotasunaren eza bezela ulertuko du munduaren zati gehiengoak.
Blog hau egiterakoan ondorioztatu dut azken batean ikuspegi anitz izan ditzakela..
Batzuek arima eta orekarekin erlazionatuko dute, beste batzuk energiaren kanalizazio egokiarekin. Beste zenbaitek ordea alibio sintomatikoa osasuntzat hartu dezakete eta badira beste batzuk zeinak uste duten osasuna lortzeko lana egin behar dela, bizkar hezurra eta burmuinaren arteko konexioak gal ez daitezen eta jarrera egoki horren bidez gorputza osasuntsu izatera bultzatuko dugula.
Zuretzat zer da osasuntsu egotea?