jueves, 3 de febrero de 2011

osasuntsu zara?

Kultura desberdinen arabera, eta pertsona desberdinen arabera bederen, osasunaren definiziozehatza  ez litzateke bat etorriko.
Argi dagoena berriz bere aurkako hitza bilatzean denak bat etorriko liratekela da.Zera da, gaixotasunaren eza bezela ulertuko du munduaren zati gehiengoak.
Blog hau egiterakoan ondorioztatu dut azken batean ikuspegi anitz izan ditzakela..
Batzuek arima eta orekarekin erlazionatuko dute, beste batzuk energiaren kanalizazio egokiarekin. Beste zenbaitek ordea alibio sintomatikoa osasuntzat hartu dezakete eta badira beste batzuk zeinak uste duten osasuna lortzeko lana egin behar dela, bizkar hezurra eta burmuinaren arteko konexioak gal ez daitezen eta jarrera egoki horren bidez gorputza osasuntsu izatera bultzatuko dugula.
Zuretzat zer da osasuntsu egotea?

1 comentario:

  1. Nor bere buruarekin pozik eta oreka emozionalean egotea izan liteke osasuntsu egotea, lasaitasun, maitasun eta zoriontasunean, elikagai egokiak hartuz eta ariketa fisiko eta mentala eginaz. =)

    ResponderEliminar