Txina modan dagoen herrialdea da, eta ez ospatzen ari diren Joko Olinpiarrengatik soilik, baizik eta kultura hori mendebaldeko munduan guztiz erakargarri bihurtzen ari delako; jendeztatutako herrialde horretako gero eta produktu gehiago kontsumitzen dira. Medikuntza ulertzeko modu desberdina, produktu guztiz naturalekin, gero eta indar handiagoa duen aukera bihurtzen ari da: fitoterapia txinatarra.
Otordu lasterreko jatetxeak eta, baita, etxera eramateko zerbitzua ere, prezioak ezin sumatuzko mugetaraino beheratzen dituzten dendak, asko larruazalean tatuatzera ausartzen diren sinboloak eta abar. Ohitura txinatarrak bertako jendearen eskutik iritsi dira gugana eta benetako erakargarri dira kultura hori gogoko dutenentzat. Aberastasun horren baitan, medikuntza ulertzeko beste modu bat dago, hemen dugunetik desberdina.
Fitoterapia txinatarra edo belar-medikuntza Txinako medikuntza tradizionalak hartutako tratamendu-modalitateetako bat da. Tratatzeko modu horretan, formulak garatzerakoan, animali- nahiz mineral-jatorriko osagaiak ere erabiltzen dira. Metodo hori erabiltzen duten Txinako medikuntza tradizionaleko terapeutek aholkatutako errezeten osagaiak horien eraginak maximizatzen eta alboko efektuak ahal den neurrian galarazten dituzten proportzioan konbinatzen dira. Nahasketa eta proportzio horien ezagutza milaka urtetako esperimentazioaren eta ikerketaren emaitza da.
Osagai naturalenak
Fitoterapia da Txinako medikuntza tradizionalean erabilitako modalitaterik garrantzitsuenetakoa. Medikuntzako txinatarreko belar-errezeta bakoitza pazienteari egokitutako belar askoz osatutako koktela da. Labekada belarra behin edo birritan erabili ohi da ordubeteren buruan. Sendagileak, normalean, gaixotasunari aurre egingo dioten bat edo bi osagai nagusiz prestatutako erremedioa diseinatzen du. Orduan, sendagileak beste osagai pila bat gehitzen dizkio formula pazientearen yin/yang-era egokitzeko.
Batzuetan, osagai nagusien toxikotasuna edo horien bigarren mailako efektuak neutralizatzea beharrezkoa izango da. Zenbait belarrek beste osagai batzuk katalizatzailetzat erabiltzea eskatzen dute, bestela sendagaia ez baita eraginkorra izango. Azken urratsek esperientzia eta ezagutza handia eskatzen dituzte; hori da belar-sendagile on baten eta amateur baten arteko aldea. Fitoterapian, osagai guztien arteko oreka eta elkarreragina garrantzitsuagoa da banakako osagaien efektua baino. Txinako medikuntza tradizionalaren arrakastaren giltza paziente bakoitza norbanako gisa tratatzea da.
Zientzia horren abantailetako bat produktu gehienak belar-dendatan erraz aurkitzen dituzula da inolako mediku-errezetaren beharrik gabe. Alabaina, handicap garrantzitsua ere izan daiteke horrelako erremedio naturalak inolako kontrolik gabe kontsumitzen dituztenentzat.
Zenbait nahaste, esaterako, antsietatea, erremedio fitoterapeutikoekin tratatu daiteke; baina, aurretik, espezialista batengana joan behar da gure egoera (emozionala eta fisikoa) baloratu dezan eta, ondoren, zein landare edo prestakin hartu behar ditugun adieraziko digu.
Eztabaida sortzen duen aukera
Fitoterapia txinatarrak, sarritan, landarearen atal guztietako osagaiak erabiltzen ditu, hosto, kimu, lore eta sustraietakoak eta, baita, animalien eta mineralen osagaiak ere. Galzorian dauden espezietako atalak erabiltzeak, esate baterako, itsas zaldiak, errinozeroen adarrak eta tigreen hezurrak, eztabaida sortu du eta merkatu beltzari bide eman dio, babestutako animaliak bilatzen dituzten isilpeko ehiztariek sustatuta. Erremedio horien fabrikatzaile askok Galzorian dauden animalien edozein atal erabiltzen jarraitu dute.
Medikuntza ulertzeko modu hori ez da guztien gogokoa; baina, egia da, fitoterapia sendotuta dagoela osasun-arazo bati aurre egiteko orduan medikuntza tradizionaletik harantzago joan nahi dutenen artean.
Testu mardula, Txinako ohitura naturalak ezagutzeko. Interesgarria! :)
ResponderEliminar