jueves, 6 de enero de 2011

zertan datza akupuntura?

Akupuntura duela 2.500 urte sortu zen Txinan. Orratzen bidez akupuntura-puntuak ziztatzea da terapia horren muina. Txinako medikuntza tradizionalaren teorien arabera, giza gorputzak 2.000 akupuntura-puntu inguru ditu. Puntu horiek elkarrekin lotuta daude, eta gorputzeko neurotransmisoreetan eragina duten ezaugarri elektrikoak dituzte.
Akupuntura-puntuak lotzen dituzten bideek gorputzak behar duen energia-fluxua sortzen dute. Energia-fluxu horretan etenak gertatzen badira, gaixotasunak sor daitezke, eta orratzen bidez ziztatuz gero, desoreka horiek konpondu eta energia-fluxua hobetzen omen da.



1 comentario:

  1. Artikulu interesgarria benetan. Akupuntura zentroren bat ba al dago Tolosa inguruan?Norbaitek ba al daki?

    Mila esker!

    Amaia Sarobe.

    ResponderEliminar